Kategoria: Hizkuntza

0

HABEko maila ziurtatzeko azterketak udagoienean egiten dira. Mailaren bat prestatu gura dozu? Labayruk iraila-urria-azaroan berenberegiko ikastaroak egingo ditu, azterketako mailara heldu ahal izateko. (gehiago…)

0

Udako ikastaroak amaitutzat jo ditugu, horretara ikasturteari azkena emonaz, oporrak gero eta hurrago dagozan seinale.

Ikasturtean zehar hainbat eratako ikastaroak emon doguz euskera ikasteko, trinkoak eta luzeak, maila jakin batekoak edo mintzamena lantzekoak, ikasturtekoak eta udakoak, aurrez aurrekoak edo online. Zenbat ikasle igaro diran gure eskoletatik aurten be! Danei gure eskerrik beroenak eta ikasitakoa erabilteko animorik handiena. (gehiago…)

0

Euskeraren erabileraren eredu eta erreferentea gara: euskal hizkuntza eta kultura batzen, zabaltzen eta indarberritzen, eta gure lan-jarduera guztia euskeraz gauzatzen. (gehiago…)

0

Bilboko Euskal Museoan obra handia egiten dabilz eraikina handitzeko, eta barruko museo-izaera barriztetako. Joan dan uztailaren 4an, Museoak berak deituta, bertan egiten dabilzan beharrak ikusten joateko aukerea euki genduan Labayru Fundazioak, Euskaltzaindiak eta Euskerearen Etxeak, danak euskereagaz lotutako erakundeak. Sorkunde Ayarza zuzendariak gidatuta, museoa zelangoa izango dan, ze eduki izango dauen, lanak amaitzeko aurreikusitako epeak eta beste hainbat jakingarri aurkeztu jakuzan. (gehiago…)