Kategoria: Kategoria gabea

0

Igarri ere egin barik, urtebete igaro da Gurutzi gure ondotik joan zenetik. Baina holakoa da bizitzaren legea; denborak aurrera egiten du, eta geuk ere halaxe egin behar.

Ekintzaile handia izan zen Gurutzi. Azken egunera arte langile nekaezina bere buruarentzat; hauspo, akuilu eta eredu berarekin lan egin genuenentzat. Aitzindaria arlo askotan; gizonen artean adore, ahalegin eta esfortzu handiz kulturaren munduan bere lekutxoa egiten jakin zuena.

 (gehiago…)
0

 

Aurreko urteko, 2018ko jardueren laburpena bideo baten jaso dira, arloz arlo nabarmenduta garrantzitsuenak.

0

Jesus Eguzkiza Eguzkiri alkarrizketa egin deutsie Geuria – Hego Uribeko herri komunikabidean (Geuria.eus), ekaineko alean, beste hainbat lagunegaz batera. Kultura, zinea, antzerkia, telebista eta hainbat arlotako personak alkarrizketatu dabez, hizkuntzaren eta jarduten daben arloaren ganean.

Tartean da Eguzki, hainbat urtean bikoizle ibilitakoa eta euskalgintzan ibilbide luzea egindakoa. Erretiroa hartuta badago be, ontxe be Euskal Telebistan haren ahotsa erreferentziazkoa da.

Irakurri hemen alkarrizketa.

Iturria: Geuria – Hego Uribeko herri komunikabidea edo Geuria.eus

0
Foto cedida por la familia Zugaza. © Casa de S.M. el Rey

Espainiako errege-erreginen eskuetatik hartu dau Leopoldo Zugazak Arte Ederretako Merituen Urrezko Domina otsailaren 6an Malagan.

Leopoldo Zugaza (Durango, 1932) kultur eragile handia dogu hainbat arlotan gazte-gaztetatik, eta horretan egindako ibilbidea saritu deutsie. Hainbat alkarte, erakunde eta enpresaren bidez, euskal kultura zabaltzeari ekin deutso era batera edo bestera. Editore, arte-erakusle, alkarteetako laguntzaile… izan da.

Labayru Fundazioan hasieratik dogu laguntzaile, Artezkaritzako presidentea izan da, eta hainbat argitalpenen arduradun dogu.

Zorionak Leopoldo!