Munduenea munduko ipuinak batzen dituan bildumea da. Munduko hogei herrialdetako ipuinak dira, euskeraz eta jatorriko hizkuntzan, gure artean bizi diran herritarrei jasotakoak. Labayruk argitaratu izan ditu eta, bai papelean bai digitalean, eskuragarri dagoz.
Orain saltoa egin dogu eta EITBko plataformetan be eskuragarri dagoz. Makusi umeei zuzendutako materialen plataforma da, eta hor dagoz ipuinen bideopodcastak. Eta Guau deritxonean audiopodcast modura dagoz entzungai. (gehiago…)
Angel Ugarteburuk idatzitako Hegan eta jare nobelaren aurkezpena egin dogu Euskaltzaindiagaz batera. Bertan izan dira idazlea bera, Andres Urrutia, euskaltzainburua, eta Igone Etxebarria, Labayruko zuzendaria. (gehiago…)
Bisita berezia euki dogu Labayrun Derion, Joseba Izaola eta Bego Azkona andra-gizonak etorri dira, Andutz Izaola lobeagaz. Joseba eta Bego Bilboko ‘Txinpartak’ taldeko kide izan ziran gaztetan. Taldearen ibilbidearen ganeko dokumentazino zehatza batu dau Josebak, eta hori ekarri dau Ander Manterola Euskal Bibliotekan gordeteko. (gehiago…)
Udan eta abenduan ateraten dogu Idatz & Mintz literatur aldizkaria. Oraingo aleak 78. zenbakia egiten dau, eta ohikoa dan moduan, hainbat eratako artikuluk osotuta dator.
Azkeneko aldiko bideari jarraituz, Enrique Morenteren irudia dauka azalean, ederra eta deigarria benetan. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
