Eritasun luzaroko baten ondoren joan jaku gure artetik Iñaki Sarriugarte irakasle eta euskal ikertzaile fina. Jaiotzaz bilbotarra genduan, bilbotar euskalduna. Gaztetarik ezagutu dogu euskaldun, ‘euskaldun zahar’. Bilbotar izanagaitik, euskaldun zaharren artean egin dau bizimoduaren zati handi bat. Mungialdeko gazte-lagunakaz ezagutu izan dogu luzaro, eta Gernikako gizartea be hurreko eban gaztetan. Bilbo, zertan esan be ez.
Labayru Fundazioak (lehenagoko Ikastegiak) Derion eratzen eban Udako Euskal Ikastaroan eta Bilbon eratzen eban Euskal Ikasturtean murgildu zan euskal hizkuntza eta literatura ikasketetan, hiru maila eginik (1977 eta 1978 urteetan). (gehiago…)
Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak antolatzen daben Azkue sariketa ume-gazteei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek narrazinoa edo olerkia idatzi eta aurkeztu behar dabe. Ekainaren 13an egin da Euskaltzaindiaren egoitzan sari-banaketa. Ekitaldia Miren Agur Meabek zuzendu dau, eta epai-mahaian gure arteko Igone Etxebarriak eta Jabier Kaltzakortak parte hartu dabe. (gehiago…)
Bilbozarra euskaltegiak urtero antolatzen dauen irakurketa jarraikoan aurten Bizenta Mogelen Ipuin onak liburuko alegiak irakurri ditue biztaitar askoren artean. Arriaga antzokian izan da zita, betiko moduan, eta zatiz zati, atalez atal, ahots askoren artean osotu da liburuko testua. (gehiago…)
Egunotan Bilboko Areatzan dagoan Liburu Azokan, aurten Urrezko Luma Jabier Kaltzakortarentzat izan da. Sari horren bitartez, haren ibilbidea aitortu gura izan dabe, literatureagaz lotuta hainbat eta hainbat urtetan egindako lana. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.