Kategoria: Barriak

0

Hil honen amaieran, apirilaren 27an, itzulpengintza ikastaro bat jarriko dogu martxan, online: “Itzulpengintza ikastaroa (1. maila)”.

Ikastaro honetan, gaztelaniatik euskarara itzultzeko oinarri batzuk eskainiko ditugu; horretarako, idazketa zuzentasuna landuko dogu batez be, horixe dalako itzulpengintzaren oinarria. Gaztelaniazko testua xede hizkuntzan zuzen eta egoki idazten jakitea da helburua, bigarren hizkuntza horretan berezko testuak sortzea. (gehiago…)

0

Litterae Vasconicae aldizkariaren 17. zenbakia argitaratu barri dogu. Ale honetan Frai Juan Zumarragakoaren euskerazko eskuizkribu baten barri dator. Izan be, Durangoko Klaratarren komentuko liburuen arteko baten, Frai Juanek eskuz idatzitako testu bat aurkitu dabe, lehenago be ezaguna zana dana dala. Testu horretan klaratarrek zina egiteko irakurten ebena agertzen da euskeraz, XVI. mendeko testua. Sebas Gartzia Trujillok testuingurua azaldu eta ostean, Adolfo Arejitak hizkuntzaren aldeko oharrak egin ditu. Aldizkariaren azalean Durangoko Lariz dorretxea agiri da, Frai Juanen amaren jaiotetxea. (gehiago…)

0

Joan dan urtean, Bediako udalaren eskariz, herriko baserrien ganeko lana egin dogu. Guztira 74 baserri zerrendatu dira, egon dagozanak, beste batzuen testigantzak be egon arren, gaur egun ez badago eraikinik ez dira zerrendan sartu.

Baserriak esaten danean, kasu askotan jatorriko etxea guztiz aldatuta dago, edo osorik bota eta barriren barri eginda. Baina leku berean eta izen beragaz jarraitzen dabenak, zerrendara ekarri dira. (gehiago…)

0

Mujika-Goñi familiak, Amaia Mujikaren bitartez, familiako liburutegia ikusteko aukera eskaini euskun, Euskal Bibliotekako katalogoan ez ditugun liburu edo aldizkariak dohaintzan emoteko.

Gure liburutegian ez daukaguzan hainbat gauza aurkitu genduzan bertan, esate baterako, euskal gaiei erreferentzia egiten deutsien atzerriko aldizkarien separatak, Karmele Goñirenak berarenak. (gehiago…)