Labayru Fundazioko azkenengo Batzar Nagusian Ohorezko Laguntzaile izendatu eben Segundo Oar-Arteta. Hori dala-ta, alkarrizketa egin deutsie Bizkaia Irratian, Labayrun egindako beharrez eta ibilbide profesionalaz jardun dau Libe Agirre kazetariagaz.
Boletin honetan iragarri genduan moduan, Jabier Kalzakortak Euskal Baladak-antologia izeneko liburua argitaratu barri dau. Hori dala-ta, Bizkaia Irratian alkarrizketa egin deutsie, eta Bilbao izeneko aldizkarian be bai. Dokumentu biok dakarguz hona, lanaren ganeko argigarri diralakoan.
Entzun Bizkaia Irratiko alkarrizketa.
Euskerazaleak Alkarteak aurten 50 urte bete dituala-ta, urtearen barruan ekitaldi batzuk eratu ditugu. Gizarte-ekintza bat egin zan maiatzaren 15ean Bilbon, eta liburu bat argitaratuko da urtearen barruan.
Sorrerako momentua, giroa, sortzaileak, ibilbidea… gogoratzeko unea da aurten. Eta horri buruzko alkarrizketa argitaratu da Bilbao periodikuaren Pergola gehigarrian, ekaineko alean.
Jabier Kalzakorta lankideari alkarrizketa egin deutso Juanra Madariaga idazleak Pergola aldizkarian. Jabier herri literaturan aditua da, hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu ahozko kantu-ipuinak ezagutzera emoteko. Horreetariko bat da Dantza-kopla zaharrak izeneko liburua, eta hori erabili dabe gehien bat berbagai alkarrizketan.
Jabier Kalzakortari alkarrizketa Pergola 12
Jesus Eguzkiza Eguzki ibilbide luzea egindakoa dogu euskalgintzan eta euskerearen inguruan. Apirilaren 23an Berria egunkarian alkarrizketa luzea argitaratu dabe beragaz. Gogoeta interesgarriak egiten ditu euskerearen iraganaz eta etorkizunaz, bere esperientzia oinarri hartuta.
(gehiago…)
Kultura zabaltzeko hainbeste taller prestau eta emoten gabilz eskoletan. Amaitu barri dan hiruhilekoan Begoñazpi ikastolan emondako tallerretako bat Irratigintzari buruzkoa izan da, Bizkaia Irratiaren laguntasunagaz. Talde bitan egin zan tallerra.
Ikasleei irrati-saio ezbardinen ezaugarriak eta egiteko moduak azaldu eta gero, taldeka praktikan jarri behar izan eben aurretik ikasitakoa: barriak, alkarrizketa, musika-saioa… Momentuan egin eta eurak esatari dirala grabau egin eben benetako irrati-saio bat balitz moduan.
Hain izan zan benetakoa ze, apirilaren 15 eta 16an, eguerdiko 13:00etan emon egingo dabez talde bietan grabautako saioak. Irratiko esatarien labaldi barrirako mintegia izango al da!
Labayru Fundazioak ‘Zaratamo, oinak uretan burua lainoetan’ izenburuko bideoa egin dau. Hamar mitutuko bideo horretan, ibilbide baten bitartez, Zaratamoko auzo batzuk ezagutzeko aukera emoten da: Elexale, Atxiturri, Semenimendi, Goikiri.
Lekuak ezeze, bidean goazela topauko ditugunak berbagai hartuta, herriari buruzko hainbat jakingarri be emoten dira, etxeak, eraikinak, arbolak, basoak, bideak, bizibideak eta abar.
‘Zuztarretatik oinez’ egitasmoaren barruan, Zaratamoko Udalak eskatuta egindako lana da, Nerbioi-Ibaizabaleko gainerako udalakaz batera.