Kategoria: Gertakizunak

0

Abenduaren 3an, San Frantzisko Xabierkoaren egunean, Euskeraren Nazioarteko Eguna ospatzen dogu euskaldunok. Gaur egun, jai horren inguruan, alkarte eta erakunde gehienek eratuten dabez ekitaldiak.

Labayrun be badaukagu zer ospatu. Bizkaiko Foru Aldundiak Euskeraren Eguneko jardueren artean, Lauaxeta Saria emoten dau; aurten sarietako bat “Bizkaiko euskaltegiak” taldearentzat da, eta hor gagoz geu be. Saria abenduaren 2ko ekitaldian emongo dabe.

Horrez ganera, Labayrun Bizkaiko hainbat udalentzat egiten ditugu lanak, eta udalok egun horretako ospakizunak aprobetxetan dabez lanok herritarrei erakusteko. Hori dala-ta, abenduaren 1ean Sopelan “Sopela, ikusiago eta maiteago, itsasoz eta lehorrez” izeneko bideoa aurkeztuko da; hilaren 2an Laukizen “Laukiz. Dana emon bihar jako maite dan askatasunari” bideoa; 3an Arratzun han egindako ondarearen bilketa.

0

Igaro dan abuztuaren 10ean joan jakun gure artetik Juan Zelaia (Oñati, 1920-2016) enpresagizon eta euskal ongile handia, 96 urtera ailegatu hurren (abuztuaren 29an jaioa zan), bizitza luze bizi eragin eta emoitsu baten ondorik. Juanito esaten eutsen etxekotasunez lagun eta ezagun hurrekoek.

Aspalditxuon ez geunkan haren barri handirik, baina badakigu geldi egon ez dana, harik eta osasunak lagundu deutsan arte. Burua argi azkeneraino. Osasunez be oraintsura arte ondo antzean. Osasun arazo txikiren bat zalako bat korapilatu jakon azkenean eta halantxe ustekabean alde egin deusku. gehiago

0

Bide Barriak ekitaldian Labayru Fundazioaren barri emoten dauen bideoa aurkeztu zan. Labayruren sorreratik honako ibilbidearen laburpenaz ganera, etorkizunerako erronkak azaltzen dira.

Labayru Bidebarriak Dokumentala

0

Labayru Fundazioak Bide barriak ekitaldian etorkizunerako erronkak aurkeztu zituen Bilbon, BBK Salan, apirilaren 16an. Euskarak gaur egun dituen premiei erantzuteko martxan jarri da erakundea. Ekitaldian herri-agintariek, erakundearen laguntzaileek eta gizarteko eta euskal kulturako eragile askok parte hartu zuten.

 gehiago

0

Gaur Bide barriak ekitaldia egingo dogu BBK Gelan, Bilbon. Dana pres dago honezkero, baita lekua bera be.

0

www.mungianzaharrakbarri.com izeneko material didaktikoa aurkeztu da Mungian otsailaren 19an. Alkateak, Igor Torrontegik herriak era honetako lanak gizarteratzeko egin dauen apostua ekarri eban gogora. Adolfo Arejitak, Labayru Ikastegiko zuzendariak, lekuan lekuko berbeta eta kulturaren barri eduki, jagon eta zabaltzearen garrantzia azpimarratu eban. Eta Akaitze Kamiruagak, Labayru Ikastegiko Ondare ataleko arduradunak web orriaren nondik norakoak azaldu ebazan.
 gehiago