Kategoria: Hizkuntza

0

Udako sasoia egokia da jente askorentzat, ikasleentzat batez be, euskera ikasteari bultzadatxua emoteko. Labayrun, urteroko moduan, aurten be uztailean eskaintza zabala egingo dogu. Hamabost eguneko txanda bitan, maila eta ikasketa modu ezbardinak dagoz eskura. Hasi planak egiten!

Argibideak.

 

0

Eguenetik domekara, lau eguneko bidaia egin dau Azkoitiko The Kilkers taldeak. El Corte Inglés-en eskutik, lau egunez Budapest bisitetako erea euki dabe. Gainera, lehiaketaren lehenengo asteko saria be eurek irabazi eben, lau lagunentzako argazki kamara bana, bidaian zenbat-gura argazki aterateko. (gehiago…)

0

Egunotan argitaratu edo agertu ditugun barriak dirala-ta, Bizkaia Irratian alkarrizketatu dabez Gorka Insunza, itzulpen arloko arduraduna, eta Akaitze Kamiruaga, ondarekoa. (gehiago…)

0

Joan dan abenduaren 28an, Areatzako Udaleko aretoan, herrian egin dan toponimia ikerketaren aurkezpena egin zan. Lan hori aurreko urtean hasi zan artxiboetako araketa bibliografikoa eginda. Aurten artxiboetatik lortutako toponimoen zerrendea herriko lekukoekin kontrastau da, ahozko grabazinoen bidez. Guztira hogeta hamar ordu batu dira, eta bederatzi lekukok hartu dabe parte. Toponimoen gainekoak ezeze, herriko ondareari buruzko informazino ugari eta aberatsa batu da. Besteak beste: artzain eta ikazginen bizimodua, baso-lanak, herriko bizimodua, balnearioa eta beraneanteak… (gehiago…)

0

Labayru Fundazioko itzulpen-zerbitzuak egindako lan handi bat argitaratu barri da, Javier Viarren Euskal artearen historia lana. Javier Viarrek lan erraldoia egin dau euskal artearen ikuspegi historikoa osotzen. Oraingoz ale bi argitaratu dira, lehenengo biak, baina jarraipena eukiko ei dau.

Horrez ganera, edizino bikotxa egin da, bata euskeraz eta bestea gaztelaniaz, edizino zoragarriak biak. Egileak testua gaztelaniaz egin ostean, Labayruko itzulpen-zerbitzuak ipini dau euskeraz.

Liburuotan XX. mendeko gerra zibiletik gaur egunera arteko aldiak aztertzen ditu Viarrek, guztira hirurehun artista baino gehiagoren lanak.

0

Ikasturte honetan, gure eskolen artean, Galdakaoko ospitalean bertako beharginentzako eskolak emoten gabiz, hizkuntza-eskakizuna prestatzeko.

Urrian hasi eta maiatzerarte izango dira eskolak, ospitalean bertan.

0

Aurreko baten iragarri genduan Botaba! lehiaketako irabazleak nortzuk izan diran eta bideoen barri be emon genduan. Orain, Durangoko Azoka bitarteko dala, sari-banaketa egin dogu. Lau sari banatu dira: aste bakotxeko bana, hiru guztira, eta sari nagusia. (gehiago…)

0

Aurten be Durangoko Azokan egongo gara, lehenagoko argitalpenakaz batera, atera barriak be erakusten.

Aurten Azokarako argitaratutako liburuetan eskaintza ugaria daukagu:

  • Atlas Etnográfico de Vasconia programan Agricultura en Vasconia izeneko alea atera barri da. Nekazaritzak gure gizartean leku handia hartu dau jentearen bizitzan. Era askotako generoak landu izan dira, bilakaera handia egin da tresna eta bitartekoetan, eta bizimoduan itzelezko eragina euki dau eta dauka. Hori dana agirian dago lan honetan.
  • Oscar Elgezabal, bizipenak eta pasadizuak txirrindulari honen biografia da, Pedro Mari Goikoetxea kazetariak idatzia.
  • Arratiako dantza-koplak liburuan, Jabier Kalzakortak Arratian batutako kopladi batzuk batu ditu, batzuk ezagunak han-hor-hemen argitaratuak, eta beste batzuk ineditoak.
  • Gorka Merceroren Mundu-ikuskerak euskal narratiba garaikidean: Modernitatearen krisitik Postidentitatearen promesera liburua, literaturako ikerketa da, azken urteetako narratibari buruz.
0
Dani Aurrekoetxea, Aitor Goldaraz, Pedro Arruti, Pedro Mari Goikoetxea, Oscar Elgezabal, Adolfo Arejita.

Abenduaren 1ean aurkeztu da Muxikan, Pedro Mari Goikoetxeak idatzitako liburua, Oscar Elgezabal: Bizipenak eta pasadizuak. Oscar Elgezabal aurreko belaunaldiko txirrindularia izan da; baina ez hori bakarrik, enpresa-gizona, futbol bultzatzailea, nagusien alkartearen arduraduna… (gehiago…)

0

Azkoitiko The Kilkers taldeak irabazi dau Labayru Fundazioak eta Gaztea Irratiak alkarlanean antolatu dogun Euskal Esamoldeen Erronka. Guztira bost bideo aurkeztu dabez azkoitiarrek, eta Baldatxora bialdu eta joko haut palakin esamoldeak erabilita egindakoa izan da lehiaketako bideo irabazlea. Europako hiriburu batera joateko lau lagunentzako bidaia irabazi dabe, El Corte Inglés-en eskutik. Saria abenduaren 6an hartuko dabe, arratsaldeko 18:00etan, Durangoko Azokako Areto Nagusian egingo dogun sari-banaketa ekitaldian.

 (gehiago…)