Kategoria: Kategoria gabea

0
Jokin Gorozika, Miren Mujika, Luis Angel Gainza, Amale Caballero.

Labayruko laguntzaileen batzarrak Ohorezko kide egin zituan Luis Angel Gainza, Amale Caballero, Miren Mujika eta  Begoña Zearra. (gehiago…)

0

Euskal Museoko erakusketagaz batera, liburutxu bat argitaratu dogu Kili-Kiliren ibilbideari buruz. Museoan bertan salgai dago, eta liburudendetan laster.

Katalogoa baino gehiago liburua da. Jesus Eguzkiza Eguzki, Akaitze Kamiruaga eta Igone Etxebarriaren artean osotuta dator. Kili-Kiliren inguruan jente asko eta asko ibili da, hainbat ekintzatan, hainbat sasoitan… eta horren laburpena izan gura dau.

Testuagaz ezeze, argazkien bidez ondo adierazten da zelako mobimentua erabili dauen egitasmo honek.

0

Martiaren 18an zabaldu da ‘Kili-Kili. Euskera pozgarri’ izeneko erakusketa Bilboko Euskal Museoan. Kili-Kilik aurten 50 urte betetzen ditu, eta hori dala-ta, ibilbide horretako mugarri nagusiak ikusgai dagoz bertan: jarduerak, egileak, laguntzaileak, argitalpenak etab.

Hemen argazkiak ikusgai.

 (gehiago…)

0

2015eko San Tomas egunean defendidu eban tesia Jabier Kalzakortak Deustuko unibersidadean. Hainbeste urtean euskal baladei buruz egindako lana azkenean aurkeztuta.

Horren ganean dihardu Jabierrek Bizkaie! aldizkarian egin deutsien alkarrizketan. Artikulua.