Kategoria: Kategoria gabea

0

Martiaren 12an Eusko Ikaskuntzak ‘Manuel Lekuona saria’ emon eutsan. Labayru Fundazioak epaimahai instituzionala osotu daben erakundeetako bat izan da, Igone Etxebarria ordezkaria dala. Ekitaldian, Igonek erabagiaren barri emoten dauen akta leidu eban epaimahaiaren izenean.

Andres Urrutia euskaltzainburuak egin eban saridunaren laudatioa, Iñaki Dorronsorok Eusko Ikaskuntzaren izenean berba egin eban sarituari buruz, eta Markel Olano Gipuzkoako diputadu nagusiak zarratu eban hizlarien txandea.

Hainbat agintari eta erakunde egon ziran ordezkatuta parte-hartzaileen artean.

0

Kili-Kili 1966an San Anton parrokiaren inguruan hasitako egitasmo bat da. Aurten 50 urte bete ditu, eta hori dala-ta, Euskal Museoan erakusketa egongo da martiaren 18tik ekainaren 26ra bitartean. (gehiago…)

0
2016-02-16, derio. EUSKODOK Euskal Dokumentu eta Bibliografi Ondarearen Zaintzarako Elkarteari buruzko erreportaia. 16-02-2016, Derio. reportaje sobre EUSKODOK, asociación para la conservación del patrimonio de documentación y bibliografia.

Zapatuan Gara egunkariak artikulu luzea argitaratu eban Euskodok alkarteko laguntzaileek egiten daben lan garrantzitsuari buruz. Dokumentazino mota guztiak batu, gorde eta sailkatzen dihardue. Talde handia da, astean astean Derion egoten dira eta eskertzekoa da egiten daben beharra. Zorionak eta eskerrik asko!

Artikulua

0

Bedia ezagutu gura dauenak bideo barri bi ditu herrian zehar ibilalditxu bat eginez auzoetan zeharkaldia egiteko. Bide batez, bide ondoan dagozan parajeak eta bertan egiten dan bizimoduaren barri hartuko dau herritarren ahotik.

Toponimia eta herri ondarea batzen eta zabaltzen dihardugu bete-betean aspaldian. Hainbat euskarritan ganera. Bideoan ibilaldi bat erakustea da bitarteko horreetariko bat. Ia gustukoak dituzuen.

Bedia oinez ezagutzen – Eroso-Ugarteko ibilbide erosoan

Bedia oinez ezagutzen – Bedia Zorionaren habia