Lourdes Iriondo, bide-urratzaile

17,00 

Lourdes Iriondo, bide-urratzaile lanean haren Haur eta Gazte Literatura eta kantagintza aztertu dituzte ikertzaileek. Izan ere, Iriondoren figurarekiko interesa berpizten ari da, baina haren obraren azterketarik ez dago ia. Lan honen lehen ekarpena, beraz, Iriondoren obrari sakonki begiratu eta dagokion testuinguruan kokatzea da. Horrez gain, egileek haren obrari eta jardunari buruzko gogoeta kritiko ugari eskaini dituzte. Baina, oroz gain, Lourdes Iriondok gure kultur sistema modernoaren sorreran, bereziki literaturan eta kantagintzan, zer nolako garrantzia izan zuen aztertu eta aldarrikatu dute.

Informazio gehigarria

Egilea

Gurrutxaga Muxika, Alexander, Jainaga Albizu, Lorea

ISBN

978-84-19063-52-6

L.G.

BI 1478-2025

Urtea

2025

Zenbakia

15

Orri kopurua

248

Neurria

17×24 zm

Euskarria

Liburua