Labayru Gaur

0

Derio: zoriaren habia bideoa egin dogu aurten, Udalaren aginduz, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eratzen dituan Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauaren barruan Derion aurkeztu zan urriak 26an.

Aurten, jardunaldietako gaia Paisaia bizia: Bizkaiko paisaien eraikuntza izan da. Horregaitik bideo honetan herrian, paisaiaren aldetik eragin handiena izan daben guneak eta eraikuntzak aztertu dira: San Migel auzoa, Bilboko kanposantua, Ganbe inguruko Doneztebe ermitea, Errekaldeko mahastiak, Seminarioa eta Parke Teknologikoa besteak beste.

Bideoan Deriok azken hamakardetan izan dauan aldaketea erakusten da. Argazki zaharren bidez ikusi leiteke, lehen soloz eta lantzarrez inguratutako baserriak, gaur egun etxez josita dagozan auzune barri eta dotoreak dirala.

Ibilbideak herriaren erdikaldea, Ganbe, Aldekone, San Kristobal eta Arteaga zeharkatzen ditu, Zamudioko mugara hurreratu eta barriro abiapuntura heltzeko.

Kultur Birikan egin zan aurkezpenean, Esther Apraiz alkate-andrea, Ixone Urrutikoetxea zinegotzia, eta Labayru Fundazioko zuzendaria dan Adolfo Arejita izan ziran. Bertan egon ziran bideoan parte hartu izan daben lekukoak be.

Adolfo Arejitaren aurkezpeneko berbak.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *