Labayru Fundazioan aparteko garrantzia emon izan deutsagu beti toponimiari, eta horren adibide da orain urte batzuk sortu genduan baserrien katalogoen bildumea. Dagoeneko sei ale argitaratuta dagoz Bizkaiko herri desbardinetakoak, eta bidean dira beste bi, Deriokoa eta Lemoizkoa.
Gure ohiko metodologia hauxe da: lehenengo eta behin artxiboetako hustuketa egin behar izaten da. Baserri bakotxari argazkia atera, eta gero informazino hori herri bakotxeko lekukoakaz kontrastau, zuzenean eurekaz batzartuta; era horretara aldaerak, izen desbardinak, eta etnografia edukiak zehazteko, besteak beste.
Hurrengo baserri bakotxaren fitxa laburra idazten da. Bertan jasoten dira, toponimoaren izen jasoa, ahozko aldaerak, datu nabarmenenak eta deskribapena.
Bizimodu tradizionalaren aldaketeagaz batera, gure baserriak be asko aldatu dira azkenaldi honetan, eta euren izenak eta jakingarriak batzea sano garrantzitsua da transmisinoa bideratzeko. Izan be toponimo horreek eta euren gaineko informazinoa gure kultura ondarearen parte dira.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.