Labayru Gaur

0

Urtero lez, Labayru Fundazioak aurten be udako ikastaroetan txanda bi antolatu ditu: bata, oin, bagilaren akabuko hamabostaldian, eta bestea garagarrilaren 1. hamabostaldian. DUEIko lehenengo txanda martxan dago daborduko. Ikastaroa bagilaren 15ean hasi zan, eta 27an amaituko da. Astelehenetik barikura goiz eta arrasti ibiliko dira ikasleak eta zapatuetan be bai.

Covid 19a dala eta, pandemia zabaltzea ekiditeko prebentzio-neurriak hartu behar izan doguz eta eskolak egokitu.

Boluetako euskaltegian 5 talde daukaguz, bizkaieraz alfabetatzen eta azterketa ofizialetarako prestatzen. Taldeak handiak diranez, ikastaroa modu mistoan emoten gabilz: egun batean taldearen erdia etorten da euskaltegira eta beste erdia etxetik konektetan da eskolara skype bidez eta, hurrengo egunean, lan-lekua trukatzen dabe ikasleek.

Coloneko euskaltegian, barriz, talde bi daukaguz batuaz ikasten. Kasu honetan, danak aurrez aurre, taldeak txikiagoak diralako.

Bai Colonen, bai Boluetan, sarrera-irteeretarako ordutegi-txanda desbardinak antolatu doguz, geletan mahaiak 2m-ko distantziagaz antolatu doguz, osasun-jarraibideak emon deutseguz irakasle zein ikasleei eta, jakina, garbitasun-kontuak sarriagotu dira: ikasleek zein irakasleek gel hidroalkoholikoa eta likido desinfektagarria daukie eskuragarri egunean zehar erabilteko, eta euskaltegia arrastiro garbitu eta desinfektetan da goitik behera. Kontua da danon artean Covid 19ari mugak jartzen ahalegintzea, baina ez euskereari.

DUEIko bagileko txanda hasita eta plazak agortuta dagoz; baina garagarrileko matrikulaldia zabalik dago oindino. Bagilaren 29tik garagarrilaren 11ra euskerea ikasi gura badozu, emon izena Derioko Udako  Euskal Ikastaroan.

Dakigunetik ez dakigunera.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.