Labayru Gaur

0

Joan dan urtean Dantza taldeak Bilbon 1940-1975 bitartean liburua argitaratu genduan. Lan hori egiteko, informazinoa etxerik etxe bilatu behar izan eben Luis Ángel Gaintzak eta José Luis Orbek. Ez zan erraza izan, baina hainbat datu eta argazki batzea lortu eben.

Eta lanak lana dakarrela esaten dan moduan, honek be katea luzatzea ekarri dau. Itxaso Eguren, Labayruko aspaldiko ezaguna eta laguna etorri jaku, aitaren argazkiak etxean euki dituala eta Labayruko artxiboan gordeteko. Aita, Gorka Eguren, Dindirri taldeko dantzaria izan zan, dantzari ona ganera. Taldearen ekitaldietako argazkiak euki ditu etxean, eta hareek itxi deuskuz guk digitalizau eta katalogatzeko.

Argazkietan Bilboko leku ezbardinetan 1950 eta 1955 bitartean egindako dantza-ekitaldiak dagoz, Gorka bera eta ganerako dantzariak agertzen dirala. Batzuk erraz ezagutzeko modukoak dira, orduko erreferenteak diralako, eta besteak be lagunen artean ahaleginduko gara identifiketan, informazinoa ahalik eta osotuen gordeteko. Atzeko aldean jasota dauka nongoak eta noizkoak diran argazkiok, eta beste jakingarri batzuk be bai tarteka; kasurako txakarrankua dala, orduko dantzaren izenagaz, orain gitxiago erabilten bada be.

Eskerrak emon gura deutsaguz Itxasori, halako altxorrak, etxean gordeteaz ganera, oso garrantzitsua dalako artxiboetan be egotea. Itxaso gaztetatik dogu Labayrukide, Derioko Udako Ikastaroko denporatik, eta lehenago be beste ondasun batzuk ekarri izan ditu gure dokumentazino-zentrorako.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.