Labayru Gaur

0

Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) azterketa bizkaieraz egin gura dauanak matrikulea egiteko aukera dauka bagilaren 29ra arte. Labayruk Colon de Larreategi kalean (Bilbo) daukan egoitzan emon behar da izena, bulegoko ordutegian.

Azterketara aurkeztu ahal izateko, ikasleak hiru baldintza bete beharko ditu: Labayruren bizkaierazko 3. maila gaindituta eukitea, gitxienez 17 urte beteta izatea edo urte honetan betetzea eta EGA matrikulea beste inon egin ez izana.

Azterketak garagarrilean egingo dira, Boluetako egoitzan. 17an izango da atarikoa eta, hori gainditu ezkero, garagarrilaren 19an izango dira idatzizkoa eta ahozkoa, goizez lehenengoa eta arratsaldez bigarrena.
Azterketa prestatzeko ariketak

Azterketa prestau gura dabenek, eskura daukie Labayruren liburua. 2009 eta 2013 bitartean egindako azterketak biltzen dauz liburuak, hurrengo deialdietara aurkeztu gura dabenek ariketatzat erabili ahal izateko.

Ariketa idatziak ez eze, entzumena neurtzekoak prestau ahal izateko CD bat be badauka liburuak. Audioak entzun eta jagokiezan ariketak egiteko erea eukiko dabe ikasleek. Liburuaren amaieran erantzun zuzenak datoz.

Argibide gehiago gura izan ezkero, euskaltegiagaz hartu-emonean ipini daiteke, 944 437 684 telefono zenbakira deituta edo labayru@labayru.eus helbidera mezua bidalita.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.