Labayru Gaur

0

Azaroaren 26an Elorrioko toponimiaren gaineko berbaldia emon dau Asier Bidart Labayrukideak. Elorrioko Udalak bertako ondarea erdal hiztunei ezagutzera emoteko zikloa antolatu dau aurten, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondareari buruzko Europako Jardunaldien babespean. Guztira bost hitzaldi aurreikusi dabez eta Elorrioko baserriak, kurutzeak, kofradiak, toponimia eta lorategiak izango dira berbagai nagusiak.

Zikloaren hirugarren hitzaldia izan da eta bertan 2003-2006 urte bitartean Labayru Fundazioak, Elorrioko Udalaren eskariz, egindako ikerketaren eta gizarteratzearen barri emon da, bai eta bertako toponimiaren ezaugarri eta bereizgarriei buruzko informazinoa be. Berbaldian udalerriko berein errealidade geografiko bertako toponimiagaz buztartu da; uria eta auzoak, olak eta errotak, haizeolak, auzobasoak, kortak eta neberak, besteak beste.

Aurtengo zikloaren laugarren berbaldia abenduaren 3an izango da, Elorrioko lorategien gainekoa, eta zikloaren bosgarren eta azkena, abenduaren 17an, Elorrioko baserrien arkitekturaz.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.