Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatuta, eta Bizkaiko Batzar Nagusiek lagunduta, bosgarrenez egin dabez “Emakumeak Bizkaian” izeneko jardunaldiak. Otsaileko lau martitzenetan andren presentzia eta esperientzia erabili dabe berbagaitzat gizarteko esparru ezbardinetan.
Azkenengo saioan “Kulturaren dimentsio soziala, ezaugarriak eta balioak” gaiaren ganean jardun dabe. Parte hartzaileak honeek izan dira: Igone Etxebarria Labayru Fundazioaren zuzendaria, Ane Legarreta orkestra-zuzendaria, Ana Vega gastronomiako kazetaria eta Begoña Zubero argazkilaria eta artista sortzailea. Aurkezle eta moderatzailea Begoña Cava alkarte antolatzaileko kidea izan da.
Kulturak adar asko ditu, berez gizakion bizitzako arlo guztiak hartzen ditu, eta horretan andrek euki izan daben eta daukien lekuaren barri emon dabe hizlariok bakotxak bere esperientziatik eta ikuspuntutik. Gai batzuk komunak izan dira halanda be: ikusgarritasuna, ausardia, ordezkapena, balorazinoa…
Bakotxaren azalpenaren ostean alkarrizketa interesgarria sortu da publikoaren galderakaz.
Azkenengo saioa izan danez, Ana Otadui Batzar Nagusietako presidenteak agurtu ditu bertaratutako guztiak eta ‘Oroimen Ensemble’ harizko hirukote femeninoak emon deutsie atzena jardunaldiei.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.