Labayru Gaur

0

Durangoko Azokaren barruan, azkenengo egunean, Irudienean Emakumeak herri kiroletan ikus-entzunezkoaren estreinaldia izan genduan. Ohore handia izan zan, ganera, parte-hartzaileetako asko hurreratu ziralako bertara.

Akaitze Kamiruagak aurkeztu eban dokumentala, azkenengo urte bietan egindakoa, eta Karmele Gisasolak eskerrak emon ebazan kirolari guztien izenean.

Dokumentalean andrazkoek herri-kiroletan egin daben ibilbidea erakusten da, ez modalidade guztietan, baina hainbaten bai. Azken urteetan goraldi handia egon da arlo horretan, hainbat kirolari dagoz, lehiaketak be gehiago dira eta andrazkoen lekua plazan asko ugaritu da.

Hori zelan gertatu dan, ze eragozpen gainditu behar izan dabezan, zelan ikusten diran plazan eta abar azaltzen dira dokumentalean, euren ahotsetik. Modalidadeen arabera egoera ezbardina da, batzuk indibidualak dira, taldekoak besteak, eta bai prestatzeko orduan bai lehiatzerakoan, baldintzak aldatu egiten dira.

Iku-sentzunezkoa ikusleen gustukoa izan dala esan daiteke. Orain Youtuben ikusgai dago.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.