Apuntes de etnografía

0
Cuadrilla de jóvenes de la parroquia de Biáñez celebrando la comilona, 1947. Julián Ahedo

Biañez parrokiako gazte-taldea, tripakada egiten, 1947. Julián Ahedo.

Karrantzako Haranean, garai batean, marzak oso errotuta zeuden. Udaberriaren etorrera ospatzeko jai paganoa zen, eta, jatorria denboran galduta dagoen arren, Julio Caro Barojak urte erromatarraren hasierarekin lotu zuen. Dirua eta elikagaiak biltzeko jaia zen, eta, tradizioaren arabera, martxoaren batean egin ohi zen. Haurrak eta gazteak, denak gizonezkoak, lau eta zortzi marzeroko (horrela deitzen zitzaien kuadrilletako parte-hartzaileei) lagun-taldean elkartzen ziren, Haraneko auzoetan barrena marzak abestuz ibiltzeko. Eguneroko bizimoduan izan ohi zituzten arropekin jantzita, arranak, zintzarriak eta dunbak eraman ohi zituzten, zarata atera nahian. Zarramaskero zeritzona joaten zen lagun-taldearekin batera, eta zarramaskoa eramateaz arduratzen zen, hots, koloretako paper-zatiekin apaindutako gorosti-sorta. Janzkera desberdina izaten zuen, lagun-taldeko gainerakoen aldean; izan ere, bularraren eta bizkarraren gainean bi ardi-kima zeramatzan, dunben uhalekin, eta gerritik hainbat zintzarri izaten zituen zintzilik. Zintzarri horiek soinua egiten zuten, marzak abestean salto egiten zuenean. Batzuetan, abere-azalarekin egindako maskara batez estaltzen zuen aurpegia.

Marzeroak, etxeen aurrean biribilean jarrita, agur-koplekin hasten ziren abesten, eta baimena eskatzen zieten jabeei, kantatu ahal izateko: Marzo florido, seas bienvenido, / florecido marzo, seas bien llegado, / a esta casa honrada, señores llegamos, / si nos dan licencia, las marzas cantamos… Dolu-aldian zeuden etxeetan, marzeroek ez zuten abesten; horren ordez, aitagurea errezatu ohi zuten.

Kantuak eskaerazko kopla-sorta batekin jarraitzen zuen: Si nos dan torreznos, no corten los dedos, / y también nos gustan, chorizos y huevos… Kantuan amaitu ondoren, marzeroek elikagaiak eta oparitutako dirua jasotzen zuten.

Etxeetako jabeen eskuzabaltasuna eskertu nahian, amaitzeko, marzeroek bertso hauek abesten zituzten: Dios le dé mucha salud, a la ama de esta posada, / que para dar limosna, nunca ha sido mala. Oparirik jasotzen ez zutenean, aldiz, honakoa abesten zuten: Balcones de hierro, ventanas de alambre, / vamos compañeros, que aquí ladran de hambre.

Cuadrilla de alumnos de la Escuela Pública de Concha cantando las Marzas en el barrio de Aldeacueva, 1987. Miguel Sabino Díaz

Conchako Eskola Publikoko ikasle-taldea, marzak abesten, Aldeacueva auzoan, 1987. Miguel Sabino Díaz.

Egun batzuk geroago, marzeroak elkartu eta ‘tripakada’ egiten zuten, jasotako elikagaiekin. 1960ko hamarkadatik aurrera, tradizio hau identitatea galduz joan zen apurka-apurka, eta 90eko hamarkadaren amaieraz geroztik ez dira gehiago egin.

Marzen kantua oso antzinako tradizioa da, hainbat tokitan egiten zena: Burgos eta Kantabriako haran eta eskualdeetan, Palentzia zein Soriako iparraldean, eta Bizkaiko mendebaldean (Artzentales, Karrantza, Lanestosa eta Turtzioz).

Miguel Sabino Díaz – Etniker Bizkaia – Etniker Euskalerria Taldeak

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, honakoak kontsultatu daitezke: Atlas Etnográfico de Vasconia bildumako Ritos del Nacimiento al Matrimonio en Vasconia liburukia eta 9. Etniker Bizkaiako “Calendario popular de Euskalerria. Fiestas de cuestación. Karrantza”.


Comentarios ( 0 )

  • ¿Una frontera cultural? – Apuntes de etnografía dice:

    […] Para más información sobre las Marzas puede consultarse un apunte anterior de Miguel Sabino Díaz. […]

  • José Ignacio Basterra García dice:

    Estas costumbres parece que están perdiendo aceptación, a mí entender por una equivocada política vasquista, que intenta euskaldunizar, a costa de hacer desaparecer formas culturales compartidas con Cantabria, Burgos… Lo que se consigue con esto es empobrecer la cultura, falsear la historia…

Deja un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~