Labayru Gaur

0

Labayru Ikastegiak eta Bizkaia Irratiak batera lan egingo dabe Labayru Hiztegiko berbak eta esakuneak irrati bidez zabaltzeko. Horretarako, ganera, Eguzkiren laguntasun estimagarria eukiko dabe, esatari egiteko.

Astean gai bat landuko da eta asteko egun eta ordu ezbardinetan emongo da.

Gaia edozein izan daiteke; dana dala, beti be forma jatorrak, esanguratsuak, adierazgarriak zabalduko dira. Berba baten inguruan izan daiteke, edo esamodu baten ganean.

Helburua bikotxa da; ahozko erregistroa ugaritzeko bitartekoak emotea, alde batetik, erderakadak eta berba sortu barriak euskeraz emon ahal izateko; eta erabilera okerrak zuzentzeko bideak emotea, bestetik.

Erakunde bion alkarlana ezeze, entzuleekaz be hartuemona sortu gura da, euren ekarpenak egin dagiezan. Batzutan berba batek beste erabilera bat edo beste zentzun bat hartu leike esaldi jakin baten barruan. Hori guztia batu gurako geunke eta irratia horretarako bitarteko egokia izan daiteke.

Comentarios ( 0 )

    Deja un comentario

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.