Labayru Gaur

0

Estos últimos meses Labayru Fundazioa ha impartido cursos de sociolingüística en centros escolares de toda la Comunidad Autónoma, dentro del programa de formación ofrecido por IRALE. En este artículo su coordinador, Iñaki Zaldua Calleja, nos da cuenta de dichos cursos. 

Azken lau hilekoan Labayru Fundazioak soziolinguistika ikastaroak jorratu ditu. Zentroz-zentro, Labayruko 9 irakasle eta koordinatzaile bat Haur eskolako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleekin, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaren inguruan jarduten ibili gara. Euskal Autonomia Erkidegoko Mendebaldetik-ekialdera, zein Iparraldetik-hegoaldera, kezka berdina antzematen digute; alegia, ikasleak gero eta euskara gutxiago dakite, gero eta hiztegi murritzagoa daukate eta ondorioz, euskaraz egindako solasaldiak eskasagoak dira.

Ez da kontu berria, izan ere 2016an egindako euskararen erabileraren inguruko kale neurketen azterketak  beheranzko joera adierazten zigun. Globalizazioak sortutako harreman sozialen ondorioz, gizarteak jasotzen ditugun input kulturalak gero eta erdaldunagoak dira; ostean, joera erdaldunagoak ditugu gure eguneroko harremanetan. Esan genezake, globalizazio neoliberalak irensten gaituela bere handitasunean. Bestalde, mundu mailan izandako izurriteak etxean sartu gintuenean, ume eta gazte askori beraien euskara-gune natural bakarra zena galtzea suposatu zuen. Ondorengo irudiek argi erakusten diguten bezala, ikasleon iritziz, irakasleekin bakarrik egiten dute euskaraz; hori dela eta, etxean geratu zirenean hizkuntza ahalmena eskaintzen zion eremua etenda geratu zen. Bide berean, helduagoak izan ahala, euskara-ohiturak familian gaztelaniarako joera daukatela adierazten digu LHtik DBHrako galdetegien aldaerak.

Ikasleek erantzundako galdetegietatik ateratako erantzunak. LH
Ikasleek erantzundako galdetegietatik ateratako erantzunak. DBH

Bada, behin egungo gizartearen logikak ulertuta, egoera eraldatzeko plan zehatzak sortu ditugu zentroz-zentro. Aisialdiko hezkuntza ez-formaleko metodologian oinarrituta, helburu zehatzak lortzeko eta hauek hari eroale erakargarri baten bidez ekintza ezberdinak burutzeko prozesuak sortu ditugu. Gakoa, gaztea bere prozesuko zentro eta protagonista bilakatzean oinarritzen da.

Eskoletan hezkuntza formalak ezartzen dituen muga zurrunak irauliko dituen marko berri bat eskaini dugu. Metodologia itxietatik at, tokian tokiko eta taldez-talde zehaztuta egongo diren dinamikak burutuko dira. Emozioak izango dira metodo honen beste gako bat, irakaslea ikasleari gerturatuko zaio eta enpatiaz, euskararen mundu kognitiboa  beste ikuspegi batetik aurkeztuko dio.

Holako dinamikak maizago egin beharko genituzke. Oro har, ariketa koiunturalak burutzeko joera izaten dugu, marko orokorra ulertu edo ezagutu gabe. Honek lan zama itzela suposatzen du eta emaitzak inoiz ez dira argiak izaten. Gauzak egiten dira baina, zertarako? Non dago ekintzatik atera beharko genituzkeen ikasketen helburua eta norabidea?. Askotan, honen inguruan gogoeta egitea astun izan daitekeen arren, ariketa interesgarria izaten da Iparra berriro bere tokian kokatzeko.

Azkenik, Labayruko langileek egindako ahalegina goraipatu beharra dago, zentro bakoitzarentzat dinamika ahalik eta zehatzenak sortu eta moldatzen ibili gara, lekuan-leku zeuden koiunturazko egoerak testu inguratzen eta konponbideak eskaintzen. Lan itzela.

Comentarios ( 0 )

    Deja un comentario

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.