Labayru Gaur

0

Aurten Etniker Euskalerriko taldeen urteko batzarra Moredan, Araban, egin da urriaren 24an. Izan be, urteko txandea dala-ta, aurtengoaren ardurea Arabako batzordeak euki dau.

Goizeko 11etan herriko alkateak, Miriam Garridok, egin eutsien harrerea lurralde guztietatik etorritako parte-hartzaileei, Etniker-Araba, Etniker-Bizkaia, Etniker-Gipuzkoa, Etniker-Iparralde eta Etniker-Nafarroako guztiei.

Ander Manterola, Euskalerriko Atlas Etnografikoaren zuzendaria, mahaiburu zala, beragaz batera egon ziran Gurutzi Arregi, Atlaseko idazkaria, eta lurraldeetako idazkariak: Monserrat Ocio (Etniker-Araba), Luisma Peña (Etniker-Bizkaia), Josetxo Zufiaur (Etniker-Gipuzkoa), Michel Duvert (Etniker-Iparralde) eta Naiara Ardanaz (Etniker-Nafarroa).

Gai-ordenari helduta, Beasainen aurreko urtean egindako batzarreko akta irakurri eta onartu zan; idazkariek lurraldeka egindako lanen barri emon eben; eta atlaseko hurrengo alea, nekazaritzari buruzko, zelan doan azaldu eben.

Horrezaz ganera, landa-lanerako hurrengo gaia herri-egutegia eta herri-erlijinoa izatea ebatzi eben.

Batzarraren ostean, ohikoa dan moduan, bisita bat egin eben parte hartzaileek, Moredako la Equidad Trujal Kooperatibora, Andra Mari eleizara eta Pierola bodegara bertan bazkaltzeko. Arrasti partean Oiongo Museo Etnografikoa ikusten joan ziran.

Datorren urteko batzarra Etniker-Nafarroa taldeak antolatuko dau.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *