Etnografia atalak

Traída del agua al vecindario. Zeanuri (Bizkaia). Felipe Manterola

Traída del agua al vecindario. Zeanuri (Bizkaia). Fondo Felipe Manterola. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Euskaraz, auzokoek, elkarlanean, guztiei eragiten dieten lanak egiten dituztenean, auzolanean ari direla esaten da. Garai batean ohikoagoak ziren halako zereginak, foru-aldundiek eta udalerriek premia gutxiago betetzen zituztelako; izan ere, gaur egun aurrekontu handiagoak dituzte. Auzokoek nahitaez eman beharreko laguntza zen, guztien onurarako lanak eta zerbitzuak egiteko. Araban ere ezagutzen eta egiten da, baina han, gaztelaniaz, vereda esaten zaio.

Antzina, auzokoek gauzatutako lan garrantzitsuenetako bat bide-konpontzea zen. Eta ez zen konponketa hutsa; aitzitik, baserrien artean eta horien eta hurbileko herrigunearen artean behar bezalako komunikatzeko biderik ez zegoenean ere aritzen ziren. Eskulana baldintza berberetan emateaz gain, etxe bakoitzak diru-kopuru bat ematen zuen materialak erosteko, zuten gaitasun ekonomikoaren arabera.

Bidea eraiki ondoren, mantendu egin behar zen, hondatzen zenean zuloak bete eta bide-hegalak garbitu, guztia auzolanean. Gauza bera gertatzen zen elurragatik bideak ibilgaitz geratzen zirenean: guztiek parte hartzen zuten horiek irekitzeko.

Layando en Zeanuri (Bizkaia). Felipe Manterola

Layando en Zeanuri (Bizkaia). Fondo Felipe Manterola. Archivo Fotográfico Labayru Fundazioa.

Bidea eraiki ondoren, mantendu egin behar zen, hondatzen zenean zuloak bete eta bide-hegalak garbitu, guztia auzolanean. Gauza bera gertatzen zen elurragatik bideak ibilgaitz geratzen zirenean: guztiek parte hartzen zuten horiek irekitzeko.

Baserriek txorrotako urik ez zutenean, auzokoek zangak ireki, hodiak sartu eta ura ekartzeko gainerako lanak egiten zituzten.

Auzokoak baselizan biltzen ziren. Han elizkizunak egiten ziren, arrosarioa irakurtzen zuten, abeltzainen bazkuna biltzen zen eta eragiten zieten arazoak konpontzen zituzten. Hala, teilatua konpontzea eta behar bezala mantentzea ere auzolana zen.

Urdaibai eskualdean, etxe askok belardiak dituzte ibarrean. Ur-biziak zeudenean, palekin zohiak atera eta motak edo muinoak konpondu behar zituzten, haietan ur gazia sartu eta suntsitu ez zitzan.

Auzolanaren antzeko jardunbidea zen auzotarren arteko borondatezko laguntza, bereziki, lorra, hots, elkarri materiala edo laguntza ematea; geroago azalduko dugu hori. Gehienetan, eskulan handia eskatzen zuten lanak izaten ziren eta, horregatik, auzokoek beren laguntza ematen zuten. Esaterako, gari-jotzea, lehenik eskuz eta gero garia jotzeko makinekin; halakoetan, aldi bakoitzean etxe bati egokitzen zitzaion parte-hartzaile guztiei afaria ematea. Antzeko zerbait gertatzen zen belar-ontzearekin; horretan, gizonek eta emakumeek hartzen zuten parte, batez ere ekaitzak jotzeko arriskua berehalakoa zenean. Gauza bera gertatzen zen txerria hiltzen zenean eta beste egoera askotan. Nafarroako herri batzuetan, horri tornapión deitzen zitzaion: auzotarrek ematen zuten laguntza uzta biltzean eta, lehenago, laian egitean, garia jotzean eta mahatsa biltzean.

Bestalde, aparteko aipamena merezi du norbait hiltzen zenean auzotarrek ematen zuten eta, oraindik ere, ematen duten laguntza.

Segundo Oar-Arteta – Etniker Bizkaia – Grupos Etniker Euskalerria


Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

    ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~