Giza dorre edo gaztelu izenez ezagutzen diren formazio akrobatikoak jai-elementu hedatuak dira; baina, agian, gutxi aztertu direnak. Normala denez, gazteekin edo giza formazio horiek antolatzen dituzten elkarteekin lotuta egon ohi dira. Kide batzuk besteen gainean igotzean datza, oro har, komunitatearen aurrean beren gaitasun fisikoa erakusteko; eta, bertatik, ospakizunari buruzko bertsoak botatzeko. (gehiago…)
Oharkabean aldamenetik igarotzen garen arren, ohikoa da, oraindik ere, gure herrietako etxeetako hormetan argollak ikustea. Argolla, uztaia, anilla, txinga edo zirgilo moduan ezagutzen den objektu honek iraganaren berri ematen du. Bere xumetasunean ondare kultural izenda genezake; gure hiri eta herri paisaian txertatua dagoen objektu historikoa baita. Astoak edo abereak lotzeko erabiltzen ziren argollek, kaleetako aldaketa eta berrikuntza guztien alboan mantendu badira ere, arbasoen bizimoduekiko leihoa irekitzen dute. Izan ere, ondare sinboliko diren objektuok iragandako bizimodua gogora ekartzeko gaitasuna dute. (gehiago…)
Munduko Arrozak (Arroces del mundo – Riz du monde – Rice from the world – Thieb yi ci adunabi – Korpitcha lumjake – أرز العالم – বিশ্বের চাল – 世界稻米) ekimenak bere buruari buruz ematen duen definizioaren arabera, “kulturen arteko jaia da; herrikoia eta parte-hartzailea”. Bilboko San Frantzisko auzoan egiten da, Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako taldeak biltzen dituen koordinakundeak antolatuta, 2004az geroztik; ekainaren hasierako larunbat batean izaten da hitzordua, Ramadana data horretan egokitzen ez bada. (gehiago…)
Gaur egun Hazparne herria zeharkatzean ezin da irudikatu Lapurdi barneko hirixka horrek duela 70 urte izan zuen industria jarduera oparoa. Hazparneko Historia batzordeak publikatzen duen desagertutako ondare horren azaleratzea du helburu, Orkeia izeneko urtekariak.
Desagertua? Ez erabat. Herrian zehar dabilenak duela 80 urte bizimoduaren eta izen onaren adierazle ziren eraikuntzak ikus ditzake. Eraikin horiek, garaian, zapata fabrikak ziren. Batzordeak hogei zerrendatu ditu XX. mendean zehar sortu eta hirurogeiko hamarkadetan desagertu zirenak. Gaur egun, fabrika horiek zerbitzu publiko, herriko mediateka, herriko gelak edota etxebizitza kolektiboak bihurtu dira.