Etnografia atalak

~
0

Egilea: E. X. Dueñas.

Euskal Herrian barrena, bide, pista, bidexka, bidezidor eta galtzada sare oso zabala dago, eta aukera ezin hobea ematen du naturaz gozatzeko, iragana ezagutzeko eta kirola egiteko. Horrela azalduta, publizitate eslogana dirudi, baina, batez ere, horiek erabiltzeari, disfrutatzeari eta ezagutza historikoak erdiesteari gorazarrea da.

Seguruenik, zaila da hain eremu fisiko txikian hainbeste GR (Gran Randonnée), PR (Petit Randonnée), bide berde eta abar dituen beste lekurik aurkitzea. Hala ere, hori ez da beti horrela izan. Ibilbide sare hori bereziki azken 50 urteotan zabaldu da. Bitxia bada ere, merkataritza, industria, abeltzaintza edo erlijio helburuei lotuta iraganean izandako erabileraren emaitza da, besteak beste. (gehiago…)

0

Egilea: Iker Uthurralt.

Üdak bere leküa larrazkenari üzten düalarik, Xiberoko laborantxak zikloa jarraikitzen dü. Ardiak bortüetarik eraisten dira eta ilea mozten zeie «Bixkarka» egünetan. Ondoko asteetan lehen axuriak artegietan sortzen dira. Alorretan, artoa garatü da hainbat hilabetez eta aski gorritü ondoan, ürrieta eta azaroan üzta bekanikek artoa edo bihiz eta arto-bürüz bildüko düe. Frütatzeetan, larrazkenean sagarrak, perak, gaztainak, intxaurrak eta mahatsa miñabesetan biltzen dira.

Hanitxek pentsatzen badüe ere kiwiak negüko frütak direla, larrazkenean biltzen direnen ber, sasoi honetako frütak dütügüla kontsideratü behar lizate. Hain züzen ere, üdako beroek kiwier ezagützen dügün aspektoa eman ondoan, üdazkeneko gaüko hotzek düe Zelanda berritar frütari sükrea eskeiniko. Aski sükre üken eta, kiwiak biltzeko prest dira!

 (gehiago…)

0

Iturria: Felipe Manterolaren Funtsa. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Lexikoa

Trilogia honen akaberarako utzi dugu lexikoa. Lexikoaren transmisioa sano interesgarria izaten da kontaktuan dauden hizkuntzen artean. Hiru eratako berbak bereiz daitezke. Lehenik, hizkuntza hartzailean egon ez eta hizkuntza emaletik hartzen diren hitzak leudeke. Kasuon, gaztelaniaz ez dauden gauzen, ideien edo kontzeptuen izenak euskaratik hartzen dira, egokitzapen fonologiko-fonetikoak eginda, adibidez, calderapeco. Hitz arruntak ere har daitezke, egunerokoan duten maiztasun handiak eraginda. Bigarrenik, hizkuntza hartzailean lehendik zeuden zenbait hitz egokitu egiten dira, baina ez soilik fonetikoki, ezpada morfologikoki, sintaktikoki edo semantikoki ere, hibrido xelebreak sortuz, adibidez, erderacaso. Hirugarrenik, hitz berriak ere sortzen dira, inongo hiztegietan agertzen ez direnak, adibidez, chirene. Baina asko da berbarik. Goazen, luzatu barik, euskaratik etorri arren XIX. gizaldiaren amaierarako Bilbo inguruko gaztelanian txertatuta zeuden hitz horietako batzuk ezagutzera, bai eta harreman linguistiko horretatik sortu ziren beste zenbait ere. (gehiago…)

0

Arimen eguna. Jose Arrueren margoa. Iturria: Felix Mugurutza.

Duela mende erdi bat arteko euskal tradizioetan, Arimen Eguna izan da hildakoei eskainitako egun nagusia eta azaroaren 2an ospatzen zen. Aitzitik, bere bezpera, azaroaren 1a, Domu Santu eguna, elizkizunetara eta ezer gutxi gehiagora mugatzen zen.

Bide batez, beraz, Halloween inportatuaren ospakizuna egiteko hain goraipatua izan den arimen gaua, izatez, azaroaren 1etik 2ra bitarteko gaua da eta ez bere aurrekoa.

Baina… nondik dator nahaste-borraste hau? (gehiago…)