Etnografia gaiak

~
0

Egunsentitik ilunabarrera, 1891. Henry Peach Robinson. Posta-txartela. Autorearen artxibo pertsonala.

Badakigu gizakiari egitura geografikoak, gizarte-testuinguruak eta historiaren bilakaerak eragiten diotena. Dela laneguna, dela jaieguna, eguneroko denbora-zikloan egiten diren jarduera pertsonal edo kolektibo guztiak arrakastaren bidea errazten diguten zenbait erritualez janzten dira. Are gehiago, pentsaera tradizionalak ziklikotzat ditu prozesu horiek: behin eta berriz errepikatzen dira eta belaunaldiz belaunaldi gauzatu eta transmititzen diren erregulartasun-adierazle edo konstante jakin batzuei josita daude. (gehiago…)

0

Antzasti, euskaldunon etxea. Esteban Ramos.

Mendeetan etxea izan da gure gizartearen funtsezko egitura eta gure bizimoduaren jatorria. Familia eta etxea gauza bera izan dira gure kulturan: egiatan, familia hitza erabili beharrean etxekoak erabili ohi dugu, horren adierazgarri garbia hain zuzen. Tradizioz, etxearen eragileak etxekoak izan badira ere, etxekoek etxeari izena eta izana zor izan diote, Xalbadorren bertso goxoek gogorarazten digutenez. Harreman estua, trinkoa eta zatiezina. (gehiago…)

0

Makil-dantza. Villabuena-Eskuernaga (Araba). Kaxkabar Dantza Taldea. Emilio Xabier Dueñas.

Dantza eta jolasa herri gehienek baliatzen dituzten gorputz-adierazpideak (hizkuntza) dira, oro har, musikarekin edo erritmoarekin lotuta daudenak; eta, historian, hainbat gizarte-mailatan sortu, zaindu eta gorpuztu dira.

Euskal Herrian, guregana iritsi den dantza ‘tradizionala’ denboraren joanean gauzatu den biziraupen-prozesu baten emaitza da; eta, jakina, gorabeherak izan ditu, baita uste baino eten gehiago ere, dela transmisioan, dela dantzatzerakoan. Daukan irudiak ez gaitu engainatu behar ‘lehen egunsentia baino lehenagora’ nahitaez eramango gintuzkeen iraganeko bizitza-luzeraren eta benetakotasunaren aldeko jarrera defendatzera. (gehiago…)

0

Ardatzeko (Itzagaondoa, Nafarroa) San Salbatore ermita; bere teilatua duela hamarkada batzuk zaharberritu zen Aizpeko teilak erabiliz. Fernando Hualde.

Lanbide asko desagertu egiten dira; garai berriek errukirik gabe eramaten dituzte aurretik. Pixkanaka-pixkanaka, lan horiekin batera lantokiak ere desagertu egiten dira; eta, batzuetan, baita lantoki horiek dauden herriak eta horren guztiaren lekuko diren pertsonak ere.

Horixe gertatu da, hain zuzen, Urraulbeitin zegoen Aizpeko teileriarekin. Jada ez daude bizirik han teilak egiten zituztenak, ez dago teileriaren arrastorik, ez da herriaren aztarnarik ere geratzen, eta duela hilabete gutxi zendu da toki haren oroitzapenak gordetzen zituen azken lekukoa. (gehiago…)