Labayru Gaur

0

Amaitzen goazen ikasturte honetan, zazpi hilabetez astean ordu bi etorkinei euskera irakasten ibili gara Otxarkoagako lanbide eskolan. Guztira zazpi talde izan dira, bertan irakasten diran adar guztietakoak.

Helburua hizkuntza eta kulturara hurreratu, eta euren euskalduntze prozesuan lehenengo harria ipintea izan da. Egunerokotasunean erabilteko moduko egiturak eta hiztegia landu doguz, kasurako prezioak galdetu, ordua esan, deskribapen errazak egin… Eta egutegia aprobetxau dogu geure jaiak eta kulturaren mugarriak azaltzeko eta euren kulturen inguruan galdetzeko, alkar aberastuz horretara.

Bakotxak bere neurrian eta zailtasunak zailtasun, guztiek apur bat euskaldun sentitzea lortu dogula uste dogu.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.