Labayru Gaur

0

Ikasturte barria hasteagaz batera, irratietan kolaborazinoak egiten hasi gara. Euskadi Irratian hiru asterik behin parte hartuko dogu Labayru Fundazioaren barriak eta egitasmoak azaltzeko. Aurten Faktoria saioan astean-astean erakunde baten parte hartzea izango dabe: Nafar Ateneoa, Aranzadi eta Labayru Fundazioa. Aste bakotxean batek emongo dau bere jardueraren barri. Labayruk irailaren 17an egin dau lehenengo saioa, aurkezpen orokor baten bitartez. Hurrengoa urriaren 8an izango dau.

Horrez gainera, Bizkaia Irratian urteetako ibilbideari jarraituko deutsagu, aste birik behin gure barri emonaz. Hemen be parrilla barriagaz batera hasita gagoz, irailaren 29an, ikasturtearen hasiera iragarriz. Hurrengo saioetan eskuartean darabilguzan egitasmoak garanduten joango gara.

Gure komunikazinoa lantzeko beste lehio bat da irratiarena eta asko eskertzen dogu bertan parte hartuz gure jarduera eta egitasmoak erakusteko emoten deuskuen aukerea.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.