Bilboko Euskal Museoa guztiz barriztetako prozesuan dago. Lehenagoko eraikina goitik behera egokitu eta ondokoa gehituko deutsie, bai erakusketak egiteko bai barruko beharrak egiteko. Lan arkitektonikoaz gainera, proiektu museistikoa be barriztau behar da, zer erakutsi, zelan eta abar erabakiz. Horretara, museo etnografiko horretan daukiezan piezen ondare immateriala azaltzea ezinbestekoa izango da, erakusten daben bizimodua ulertu ahal izateko.
Zeregin horretan Labayru Fundazioak ibilbide luzea eta oparoa egin dau. Horregaitik, aurrera begira alkarlana egiteko hitzarmen markoa egitekotan gara erakunde biok, bataren beharrizanak eta bestearen aukerak bateratzeko batzarrak egiten gabilz.
Aurrekoan Labayrutik Akaitze Kamiruaga eta Igone Etxebarria joan ginan museoaren funtsak daukiezan egoitzara, Zamudiora. Oraingoan, Museotik Sorkunde Aiarza, Aloña Intxaurrandieta eta Ziortza San Pedro etorri dira Labayrura.
Lankidetzan jarduteko oinarriak jartzen gabilz, aurrera begira lan-hitzarmena egiteko holako proiektuetan alkarregaz joateko.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.