Labayru Gaur

0

Bilboko Euskal Museoan obra handia egiten dabilz eraikina handitzeko, eta barruko museo-izaera barriztetako. Joan dan uztailaren 4an, Museoak berak deituta, bertan egiten dabilzan beharrak ikusten joateko aukerea euki genduan Labayru Fundazioak, Euskaltzaindiak eta Euskerearen Etxeak, danak euskereagaz lotutako erakundeak. Sorkunde Ayarza zuzendariak gidatuta, museoa zelangoa izango dan, ze eduki izango dauen, lanak amaitzeko aurreikusitako epeak eta beste hainbat jakingarri aurkeztu jakuzan.

Museoaren erdian zuhaitz batek bateratuko ditu solairu guztiak, euskerea adieraziko dauen zuhaitzak. Horrako edukiak gitxi gorabehera pentsatuta daukiez, baina gai horretan adituak eta arituak diran erakundeakaz bat egin guran batzartu ginduezan.

Horretara, bisitaren ostean Euskaltzaindiaren egoitzan alkartu ginan euren asmoak azaltzeko eta gaia konpartiduteko, danon arteko alkarlana izan daiten. Bakotxaren ikuspegia trukatuta, museokoen esanetara geratu ginan, bakotxak bere jakintzatik, ekarpenak egiteko. Eskertzekoa da ikuspegi zabal hori erabiltea.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.