Euskeraren erabileraren eredu eta erreferentea gara: euskal hizkuntza eta kultura batzen, zabaltzen eta indarberritzen, eta gure lan-jarduera guztia euskeraz gauzatzen.
Labayruko Euskera Batzordean arlo guztietako beharginak gagoz ordezkatuta. Euskeraren Erabilera Planean ezarritako helburu estrategikoak beren-beregi beteteko jarraipena egiten dau Euskara Batzordeak: urteko kudeaketa-planean aurreikusitako ekintzen betetze-maila aztertu adierazleen bidez, euskeraren inguruan sortu leitekezen egitasmo barriak proposatu, bideratzen diran ekintzen inguruko informazinoa langileen artean zabaltzeko eta komunikatzeko moduak aztertu…
Hori guztia, betiere, Zuzendaritza Batzordearen babes eta laguntzagaz batera.
Udako oporrak hartu baino lehen, beste saio bat egin dogu; informazinoa trukatu dogu eta, ikasturte barrirako erronkei begira, ekarpenak egiteko aukerea euki dogu.