Labayru Gaur

0

Labayru Fundazioak euskerea ikasi gura dabenentzako, hobetu gura dabenentzako edo EGA prestau gura dabenentzako eskaintza ederra dakar aurten be. Alfabetatzeko eta euskalduntzeko maila guztiak, EGA eta hizkuntza-eskakizunak eskuratzeko ikastaroak, HABEren agiri ofizialak lortzeko eskolak, eta mintzamena edo bizkaierea hobetzeko ikastaroak emongo ditu ikasturte barrian.

Aitatu behar da alfabetatzeko ikastaroetarako ikasle barriek sarrera-azterketea egin beharko dabela. Irailaren 24an izango da, 16:00etan.

Itzulpen ikastaroari jagokonez, bi maila bereizi dira. Lehenengo mailan, euskal itzulpenerako gramatikea, oinarrizko itzulpenak eta testu-egokitzapenak landuko ditue. Bigarren mailako ikasleek landuko dabezan arloak, barriz, itzulpen tekniko-zientifikoa, itzulpen administratiboa, itzulpen literarioa eta aldibereko interpretazioa izago dira.

EGA azterketea azaroan
EGA azterketea be Labayruren bitartez egiteko aukera daukie hiru mailak gainditu dabezan ikasleek. Urriaren 1etik azaroaren 22ra izango da berori prestatzeko ikastaroa, 17:00etatik 20:30era, eta izena emoteko epea irailaren 27an amaituko da.
Ikasleek azaroaren 16an egingo dabe atariko probea, idatzizkoa 23an izango da eta 24an ahozkoa.

Gainontzeko ikastaroetan izena emoteko epea be zabalik dago. NAren fotokopia, ikaslearen fitxa eta ordainketa-ziurtagiria aurkeztu behar dira horretarako. Eskolak urritik ekainera bitartean izango dira, goizean zein arratsaldean, ordutegi zabalean. Behar dabenentzat, ikastaro trinkoak be eskaintzen ditu Labayru Fundazioak.

Argibideak.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.