Labayru Gaur

0

Euskerazaleak Alkartearen sorrerako 50. urteurrena ospatzeko ekitaldi bat egin zan joan dan urtean Carlton hotelean, Bilbon, hain zuzen be, alkartea eratzeko lehenengo batzarra egin zan leku berean. Harrezkero urteotako ibilbidea liburu baten jasoteko ardurea hartu genduan, eta horixe da liburu hau.

Euskerazaleak euskerea bultzatzeko sortu zan 1967an, diktadura garaian ondino, hainbat traba eta eragozpen gainditu eta ostean. Zereginen artean honeek hartu ebazan: euskerea irakaskuntzan txertatzeko lanak bideratzea, euskerazko eskolak emotea, eta argitalpenak egitea euskeraz.

Hasiera-hasieratik hartu eban jente askoren babesa, egarri handia egoalako. 3.000 bazkide eukitera heldu ziran oso epe laburrean. Gero apurka-apurka, beste alkarte, erakunde eta talde batzuk sortu ahala, egoera sozio-politikoa eta hizkuntzarena normaldu ahala, Alkartea be bere lekua egokituz joan da.

Ibilbide luze horretan hainbat lagunek parte hartu dabe alkartean, eta horreek be gogoratzen dira liburuan, eurak egindako lanakaz batera.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.