Labayru Gaur

0

Labayru Fundazioaren ‘Ander Manterola Euskal Biblioteka‘ Eusko Jaurlaritzaren bilgunean dago; hau da, Euskadiko liburutegi publiko zein pribatuetan dagozan funtsak (liburuak, musika, zinema, aldizkariak eta abar) batzen dituan sarearen barruan. Bilgunea katalogo kolektibo bat da, eta bertatik eskuratu daitekez batean edo bestean dagozan erregistro bibliografikoak, milioika.

Eusko Jaurlaritzan Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Liburutegi Zerbitzuak koordinatzen dau, eta bertako kide diran guztien lankidetzari esker eguneratzen eta mantentzen da. Zerbitzu horretan aldaketak egon dira azken aldian, eta hango teknikariek gure liburutegia ezagutzeko asmoz, bisitan izan ditugu. Bisita horretan liburutegia erakutsi deutsegu, eta alkarregazko hartu-emonari buruz berba egin ahal izan dogu.

Izan be, liburutegiko funtsak ez eze, Labayruren argitalpenak be berbagai izan ditugu, prestamoan jarri ahal izateko aukerei buruz. Holako bisitak onuragarriak dira beti, jakina.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.