Labayru Gaur

0

Daborduko hasi dogu ikasturtea Labayrun. Halan, bada, agorrilean, besteak beste EusTET ikastaroa daukagu martxan. EusTET euskara-teknikari edota trebatzaile izateko oinarrizko ikastaroa da. Mundu hori ezagutu eta horretan lanean hasteko behar dan oinarrizko prestakuntzea jasoten dabe ikasleek: zergaitik eta zelan normalizatu behar dan euskerea, zer dan euskera plan bat, zelan atondu erakunde bateko trebakuntza plana…

Atal bi ditu ikastaroak. Alde batetik, administrazinoa eta euskera atalean, ikasleak trebatzaileen mundura hurreratzen doguz. Eta, bestetik, hizkuntzaren normalizazinoaren atalean, ikasleek euskerearen erabileraren normalizazinorako dagozan planak sakon ezagutzen dabez.

Ikastaroa gainditu ezkero, EusTET titulua eskuratzen dabe ikasleek eta Labayrun teknikari zein irakasle jarduteko lan-poltsea zabaltzen dogu; izan be, Labayrun eta gizartean euskera teknikarientzako lan handia dago.

2007an antolatu genduan lehenengoz EusTET ikastaroa eta, ordutik, urtero emon izan dogu agorrilean. Ikastaro trinkoa da: aste bikoa eta 100 ordukoa: irailaren 8an hasi eta 20ra artekoa.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.