Labayru Gaur

0

Urtarrilaren 29an, Gatikako Gaztetxokoan aurkeztu zan Gatikako baserriak izeneko liburuxkea. Hantxe izan ziran Leixuri Arrizabalaga alkate-andrea eta Nekane Garmendia zinegotzia; eta Labayru Fundazioaren izenean, Adolfo Arejita zuzendaria, eta Akaitze Kamiruaga Herri Ondare arloko arduraduna.

Liburu hau Gatikako aldea-etxeen katalogoa da. Bertan 1850 baino lehenago eraikitako 106 baserri agertzen dira. Testuak euskeraz eta gazteleraz dagoz, eta baserri bakotxak bere argazkia dauka. Lana egiteko, lehenengo eta behin artxiboen eta dokumentazinoaren hustuketea egin da. Horretarako Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboa, Bizkaiko XVIII. mendeko Sutegien Erroldak eta Foru Agiritegi Historikoan gordeten diran hainbat dokumentu aztertu dira.

Horren ostean, jasotako informazinoa herriko lekukoakaz kontrastau da bideo-grabazinoen bidez. Holan, mendeetan idatziz gorde diran leku-izenak eta gaur egun gatikarrek erabiltzen dabezanak bat datozan ikusteko modua izan dogu.

Eskualdeko herriak lez, Gatika denpora gitxian asko aldatu da. Nekazaritzak eta abeltzaintzak behera egin dabe nabarmen, eta bizimoduari aurre egiteko bide barriak bilatu doguz. Horren ondorioz, gaur egun baserri asko hutsik dagoz. Horregaitik beharrezkoa da era honetako lanak bideratzea, bertoko baserriak behar dan moduan erregistrauta egon daitezan eta mendeetako ondarea jasota geratu daiten, baserria gure kulturaren ardatzetariko bai izan da eta.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.