Labayru Gaur

0

Gaurtik hasita maiatzaren 25era, entidade moduan parte hartuko dogu eta prest gagoz euskerearen erabileran urratsak emoten jarraitzeko eta eragiteko.

Euskaraldia ariketa soziala da: euskerearen erabilera biderkatzea helburu daukana. Hizkuntza ohiturak aldatzea dauka xede, euskerearen erabilera hauspotu eta indartuz. Horretarako gakoa gutako bakotxaren parte hartzea da. Izan be, euskeraz berba eginez, batak bestea mobidu egiten dau, eta besteak bata, hizkuntza inertziak eraldatuz.

Labayrutarrok izena emon dogu eta gure txapa prest daukagu. Euskaraldiko banderatxuagaz gure egoitzen atariak txukundu doguz eta hurrengo egunetarako prestatuta gagoz. Gure ikasleak eta euskera zerbitzua emoten dogun entidadeak be ondo informauta eta ekiteko prest dagoz.

Animau zaiteze danok gugaz batera Euskaraldian parte hartzera! Milaka eta milaka personek batera eginda, efektu biderkatzailea lortuko dogu! Alkar mobiduz egingo dogu!

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.