Joan dan apirilaren 11n, Bilbon Euskaltzaindiaren egoitzan egin zan aurkezpenean, ondarea.berriatua.eus weborria aurkeztu zan. Bertan izan ziran herriko alkatea, Joseba Goienola, Goikolau Elkarteko lehendakaria, Iñigo Manzisidor eta Leixuri Arrizabalaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol Saileko ahalduna.
Atari barri horretan urteetan jasotako era askotako ondarearen barri emoten da: lanbideak, bizimodu tradizionala, historiaurreko kobazueloen aztarnak, antxinako olen eta erroten errastuak, basoetako kortak… Eduki horreek euskarri desbardinetan erakusten dira gainera: argazkiak, bideo-txatalak, alkarrizketak… Beti be lehenaren eta orainaren artean zubia eraikitzeko helburuagaz, eta bide batez herriko taldeek aberastasun hori balioan jartzeko egiten daben lana balioan jarrita.
Aurkezpenaren ostean, Goikolau Elkarteak, ondarearen ikerketan eta zabalkundean eredu izan dituan erakundeei esker ona adierazo eutsen: Labayru Fundazioa, Bizkaikoak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldiak eta Xenpelar Dokumentazino Zentroa.