Labayru Gaur

0

Joan dan ekainaren 13an, Urdulizko Udalak antolatuta, Hamaika andra zurigorri ikus-entzunezkoaren aurkezpena egin genduan Kultur Etxean.

Akaitze Kamiruagaren sarrera labur baten ostean, dokumentala ikusi eta solasaldia egin eben. Konbidaduak Nerea Onaindia (Athleticeko jokalari ohia eta emakumeen lehenengo taldeko kidea), Garazi Unibaso (urduliztarra, Athleticeko jokalari ohia eta gaur egun Athletic Clubeko zuzendaritzako kidea) eta Andere Leguina (Athleticeko jokalari ohia) izan ziran.

Danen artean, euren esperientzia personaletatik abiatuta, Akaitzek egindako galderei erantzunez, era askotako gaiei buruzko eretxiak konpartidu ebezan: emakumezkoen futbolaren egoera gaur egun, lanerako baldintzak eta hobetu beharrekoak, komunikabideetan daukan presentzia, andrak eta aginte karguak kirol taldeetan, amatasuna eta kirola, gabarra…

Ikus-entzunezkoa gure Youtubeko kanalean dago ikusgai:

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.