Labayru Gaur

0

Hezkuntza Sailak irakasleentzat euskera arloko prestakuntzarako eratutako programari deritzo IRALE. Prestakuntza-saiootan era askotako gaiak eta arloak lantzeko aukerea eskaintzen jake irakasleei, bai IRALEk berak dituan egoitzetan bai eskoletan bertan.

Labayruk urte asko daroaz ikastaroak eskaintzen programa horren barruan, hainbat gairen gainean. Aurten ikastaro sorta potoloa emongo dogu irailean hasi eta abendura bitartean. Batzuk hasita dagoz honezkero.

Guztira 13 talde egingo dira, eta 200 ikasle inguru batuko dira guztira, gehien-gehienak irakasleak. Zazpi irakaslek jardungo dabe eskolak emoten, 20 orduko ikastaroetan. Taldeak ikastetxeetan egingo dira, EAEko hiru lurraldeetan, kasurako Berritzegune A01 Gasteizen, Lekeitioko eskolan, Durangoko San Antonio Ikastetxean, Azkoitiko eskolan, Anoeta Ikastolan edo Albizturreko eskolan.

Gai orokorra hizkuntzaren zuzentasuna eta egokitasuna izango da, beti be talde bakotxaren beharretara egokitzeko aukereagaz, adibide, zalantza eta preminen arabera.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.