Euskera eta euskal kulturako ikastaroak. Euskera teknikari eta Itzultzaile izateko ikastaroak (gehiago…)
Bizimoduari lotutako ondarea batu, aztertu, landu eta barriro gizarteratu (gehiago…)
Labayru Fundazioa euskal hizkuntza eta kultura jagon eta zabaltzeko helburuagaz sortu zan. Zeregin horretan hainbat ekarpen egin ditu, eta aurrerantzean be misino berari eutsi beharra ikusten dau. Horretarako, ezinbestekoa dau gizarteko eragileen laguntasuna.
Labayru Fundazioa 1977an sortu zan, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoaz. Helburu zabal horri erantzun guran, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizazino planak, etnografia, lexikografia…
Kulturgintza guzti horren osogarri garrantzitsua da Euskal Biblioteka, Euskal Herriari eta hizkuntzari jagokezan gaien ondare aberatsa gordeten dauena: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papergintza mota guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak…).
Korrika datorrela-ta, hainbat ekitaldi, aurkezpen, kanta eta iragarki egin dira. Tartean, Atharratzeko gazteek bideoa egin dabe, beren-beregi sortutako kantuagaz. Eta hor ikusi dogu aitatuta Sorne Unzueta Utarsus. Bidegile eta eragile moduan gogoratu dabe, Bilbon euskerearen alde egitearren. Hori poza! (gehiago…)
Labayru Fundazioa hurrengo urteetarako helburuak, egitasmoak eta lan-ildoak finkatzeko gogoetan sartuta dago. Prozesu horren barruan beharginak parte izan daitezan, egitasmo barriak zeintzuk izan leitekezan eta zelan jokatu etorkizunean landu dogu danok alkartuta. (gehiago…)