Labayru Gaur

0

Udan eta abenduan ateraten dogu Idatz & Mintz literatur aldizkaria. Oraingo aleak 78. zenbakia egiten dau, eta ohikoa dan moduan, hainbat eratako artikuluk osotuta dator.

Azkeneko aldiko bideari jarraituz, Enrique Morenteren irudia dauka azalean, ederra eta deigarria benetan.

Poesia da nagusi ale honetan. Hasteko, Miren Agur Meaberen poema bi datoz, Luigi Anselmirenak atzetik dirala. Narrazinoetan Iratxe Ormatza Imatzek oingoan gogoeta personala dakar, eta Jose Mari Kortazarrek Aita Brownen ibilaldien hurrengo atala. Literatura unibersalean ale honetan artikulu bi ditugu, Joseba Sarrionandiarena Ana Estareguiri buruz, eta Xabier Bovedarena Laura Casielles Hernandezi buruz, bakotxak testu hautu batzuk adibidetzat jarrita. Jabier Kaltzakortak ahozko literaturari heldu deutso barriro be ‘Ligiko zubia’ kontakizun zuberotar baten plagioak dirala-ta.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.