Labayru Gaur

0

Zorioneko Covid-19ak eragindako geldialdian hiru hilabetez etxetik telelanari ekin eta gero, Ondare arloan indarbarrituta gatoz, eskuartean daukaguzan hainbat egitasmogaz.

Bilboko Udalagaz urtero egiten dogun hitzarmenari esker, aurten Erriberako merkatuaren historia laburra eta goizean goizerik zapaturo hara doazen azkenengo bendejeren ganeko bideoa eta liburuxka lantzen gagoz. Horretarako, 71 urtean hutsik egin barik plazara doan lekukoagaz egon ginan atzo.

Horrez ganera Bizkaiko Foru Aldundiak urrian antolatzen dituan Europako Ondare Jardunaldietan, aurten Hezkuntza da proposatutako gaia, eta Galdakao eta Busturiko udalek eskatuta, beste bideo bi egin behar doguz.

Herri Ondare Atalean toponimia gaiak be jorratzen doguz, eta aurten Arratzuko baserrien katalogoa eta herriko toponimiaren hustuketa bibliografikoa egiten gabiltz. Eta Arrigorriagako udalagaz batera, herriko leku-izenei buruzko liburua argitaratuko dogu aurten.

Bediako Udalak aurreko urteetan auzo desbardinetatik egindako ibilbideak bideoan batu ziran, eta orain liburuxka euskarrian plazaratuko dira.

Amaitzeko, Eusko Jaurlaritzak eskatuta Bizkaiko Karnabalen Katalogoa lantzen gabiltzala aitatuko dogu. Badaukagu nondik ibili!

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.