Labayru Gaur

0

Laukizko Udalak Euskaraldiaren kanpainarako antolatutako ekintzen artean, “Bizimodu tradizionala Laukizen” izenburuko hitzaldia emon eban Akaitze Kamiruagak joan dan maiatzaren 16an. Berbaldia Lauaxeta Eskolan izan zan eta, jente askorik batu ez bazan be, entzuleek jakinmin handia erakutsi eben, eta danen arteko solasaldi atsegina egin eben, bakotxak bere bizipenak kontauta.

Besteak beste era honetako gaiak jorratu ebazan: baserriko eguneroko bizimodua, ganadu kontuak, solo eta ortuetakoak, etxea eta familia, ospakizunak eta jaiak… Aurkezpenerako, orain urte batzuk udalagaz batera argitaratu zan Laukiz: bizimodua eta ohiturak libururako herrian batutako argazkiak erabili ebazan, eta horrek komentario eta zeresan asko sortu ebezan jentearen artean.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.