Labayru Gaur

0

Aurreko urteetako ibilbideari jarraituta, aurten be kurtsoaren hasieran, Akaitze Kamiruagak Kultura Ondarearen ganeko hitzaldia emon deutse Leioako Hezkuntza Fakultateko bigarren mailako ikasleei.

Ikasleek aurten gai hori aztertu beharko dabe ikus-entzuneko eta txosten bat landuta. Hitzaldi horren bidez kultura ondarearen ganeko oinarrizko informazinoa emoten jake. Besteak beste:  kultura ondarea zer dan, ondare mota desbardinak, ondare immateriala ezagutu eta umeen artean transmititzearen garrantzia nabarmendu jake batez be.

Zorionez, Euskal Herriko kultura ondarea sano aberatsa da eta hezkuntzaren bidez era askotako gaiak landu daitekez. Horregaitik lehenengo pausua etorkizuneko irakasleek gure herri ondarea ezagutzea, ulertzea eta zabaltzea da; hurrengo belaunaldiak be kate horren jarraitzaile izan daitezan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.