Labayru Gaur

0

Aurten AEK-k Sopelan egiten dauen Esaera Zaharren Txapelketaren 30. urteurrena dala-ta egitarau berezia antolatu dabe. Txapelketa bera apirilaren 5ean egin zan eta 140 pertsonak parte hartu eben jai giroan egun osoko ekitaldian. Akaitze Kamiruaga eta Iñaki Gilisasti finalean epaimahaiko izan ziran.

Eurak biak, joan dan eguenean hitzaldia egin eben Kurtzio Kultur Etxean. Akaitzek Uribe Kostako bizimoduari eta ohiturei buruz jardun eban; eta Iñakik, bere jaiotetxean batutako esaera zaharrak aurkeztu ebazan, euren gaineko azalpenak emonez. Euren esanetan, atsotitz batzuk, bizimodua aldatukeran apur bat zaharkituta edo lekuz kanpo geratu dira gaur egun; beste batzuk, ostera, guztiz erabilgarriak dira orain be.

Egitaraua borobilduteko, maiatzaren 20an, Adolfo Arejitak hitzaldia emongo dau Esaera goikoaz behera irauliak: Herri-literaturan errefrau-jorran liburuan batutakoak aurkezteko.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.