Josune Irabien, Euskera Sustatzeko zuzendaria, eta Sonia Rodríguez, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria, izan dira gurean martiaren 11n. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako zuzendari biok lehenengoz ezagutu dabe Labayru barrutik, Derioko egoitzako ikerketa eta dokumentazino-zentroan.
Urte asko daroaz Labayruk HPSgaz alkarlanean, hainbat egitasmo tarteko dala. Azken urteotan batez be hiztegia eta gramatika lantzera bideratuta dago kolaborazino hori, bizkaiera arautzeko eta mendebaldeko euskeratik ekarpena egiteko prozesuaren barruan. Beste proiektu batzutan be bat egin dogu, Munduenea aurrera aterateko kasurako.
Etorkizunera begira lankidetza hori sendotu beharraz berba egin dogu, bakotxaren lehentasunak eta bitartekoak ahalik eta ondoen bideratuta.
Halako bisitak onuragarriak dira alkar hobeto ezagutzeko eta batak bestearen preminen barri hobeto hartzeko.