Labayru Gaur

0

Sarean dago honezkero Labayru Hiztegi barriztua. Web barrian hiztegia be barriztauta dator, ugarituta. Alderdi teknologikoa Irontec enpresak landu dau.

Orain arteko Labayru Hiztegi elebidunari, Hiztegi Fraseologikoa gehitu jako. Hiztegi hori oindino egitasmoa da, egiten doa baina asko aberastu behar da. Ha ta guzti be, ez dago dudarik ekarpen itzela dala hizkuntza hainbat egoeratan erabili behar daben hiztun, idazle, itzultzaile eta abarrentzat.

Hiztegi arruntetan jasoten diran terminoetatik harago doa hiztegi fraseologikoa. Hizkuntza guztietan espresino, esamodu, berba kate asko darabilguz eguneroko berbetan, eta oso garrantzitsuak dira adierazkortasunaren ikuspegitik. Baina hizkuntza bakotxak modu baten egiten ditu esamoduok, eta sarritan ez da erraza hizkuntzen arteko parekotasunak ezartzen. Horretara dator hiztegi hau, gaztelaniatik abiatuta euskerazko ordezkoak emoten ditu. Norabide hau osotu orduan kontrako bidea egingo da.

Labayru Hiztegiari jagokonez, eten barik barriztau eta ugaritzen da, egitasmo bizia da, jarraiko, atzenik ez daukana.

Web barria erabiltzaileakaz hartu-emon zuzenagoa bideratzeko pentsauta dago, azkenengo eguneratzeen barri emoten dau eta jarraipen zuzenagoa egiteko bidea.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *