Labayru Gaur

0

Idatz & Mintz. Literatur Atalen sorta aldizkariaren 58. zenbakia aurkeztu barri dogu Urrezko Luma saria hartzeagaz batera.

Hasteko Patxi Zubizarretaren “Baso bat opari” narrazinoa dakar. Genero berekoak ditugu Iratxe Ormatza Imatzena, “Madalenen hariak” izenburupean, eta Lourdes Unzuetaren “Tulipan-suziriak” izenekoa.

Poesian ale honetan Amaia Iturbideren “Bidezidor kromatikoak” eta Eneko Urizarren “Poemak” argitaratu dira.

Sorkuntzako idazlan horreez ganera, Jabier Kalzakortak herri literaturako kopla errepertorio ederra dakar oraingoan be: “Betelu eta Lekunberriko Erregen bezperako kopla zaharrak”.

Xabier Bovedak, azkenengo aleetan ohi dauen lez, literatura unibersaleko idazle baten barri eta testu hautu batzuk euskeratuta prestau ditu: “Alfonsina Storni, bazoaz zure bakardadean”.

Sebastian Gartzia Trujillok “Agustin Kardaberaz, bizkaieraz ere idatzi zuen gipuzkoar idazlea” artikuluan idazle horren idatzietan sakondu dau. Eta Iturrikok “Jesu Kristoren Ebanjelioa. Testamentu Barriaren itzulpen barria bizkai euskeraz” artikuluan, itzulpen horren ganeko ohar batzuk egin ditu.

Azaleko irudia Luis Manuel Peña Cerrorena oraingoan be.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.